GOSPEL ZIKLOA · KONTZERTUAK
Evening Prayer
Gospeleko Dibak
Ikuskizunari buruz
Evening Prayer gospelaren historian zehar egiten den musika-bidaia da, emakumezko ahots handien bitartez. Lidia Insausti abeslari donostiarrak, Iñaki Miguel piano-jotzaileak lagunduta, Mahalia Jackson, Marion Williams eta Clara Ward bezalako artista mitikoei omenaldia egiten die, gospelaren historian arrasto sakona utzi zuten aitzindariei.
Gospel tradizionalaren espiritualtasuna, spiritual musikaren indarra eta soularen eraginak uztartzen dituen errepertorioarekin, bikoteak Let It Shine, Down by the Riverside, Walk Over God's Heaven eta Bridge Over Troubled Water bezalako klasikoak interpretatzen ditu. Emozioz beteriko proposamen intimoa da, gospelari ahotsa eta arima eman zioten emakumeen ondare musikal aparta goraipatzen duena.