GOSPEL ZIKLOA · KONTZERTUAK

Goiko Gela

Gospel Klasikoak

Goiko Gela — Gospel Klasikoak
Data eta ordua2026ko abenduaren 18a · 19:00 (baieztatzeke)
LekuaDonostia · Centro Cultural Ernest Lluch

Ikuskizunari buruz

Goiko Gelak Gospel Klasikoak aurkezten du, gospelaren klasiko handiak euskarara ekarri eta euskal kulturarekin uztartzen dituen ikuskizuna. Jon Imanol Etxabek, Olatz Otxoak, Santi Romanok eta Karlos Etxanizek osatutako taldeak genero honen abesti ezagunenak berrinterpretatzen ditu, jatorrizko musikaren indarra eta espiritua mantenduz. Hala, Oh Happy Day abestia Hau da eguna bilakatzen da, eta Down by the Riverside, berriz, Erreka ertzean, gospelari nortasun eta sonoritate propioa emanez.
Errepertorioak Indarberrituko gara eta Zoriontasunaren bila bezalako jatorrizko konposizioak ere biltzen ditu, euskarazko gospelaren ondarea aberastuz. Ahotsen indarra, harmoniak eta emozioa uztartzen dituen ikuskizun bizi eta parte-hartzailea da Gospel Klasikoak, gospelaren eta euskal kulturaren arteko topaketa berezia, musika unibertsal hau euskaraz ere sentitu, abestu eta ospatu daitekeela erakusten duena.

Ikusi bideoa

← Kontzertu guztietara