GOSPEL ZIKLOA · KONTZERTUAK
The Spolem Girls
Gabonetako Ikuskizuna
Ikuskizunari buruz
The Spolem Girlsek Gabonetako Ikuskizuna aurkezten dute, Gabonak musikaren bidez ospatzeko eta hirurogeiko hamarkadako emakumezko ahots talde handien soinu liluragarria berpizteko sortutako ikuskizuna. Sara Grajal, Maider Biguri, Sibel Berra eta Amaia Garrizen ahotsek, zuzeneko musikarekin, koreografiekin eta xehetasunez zaindutako estetikarekin batera, proposamen jai-giroko, dotore eta dinamikoa osatzen dute. Ahots-harmoniek eta eszenaratze koloretsuak herri-musikaren garairik distiratsuenetako batera eramaten dute publikoa.
Errepertorioak Jingle Bells, White Christmas eta Winter Wonderland bezalako Gabonetako klasikoak, Oh Happy Day, Down by the Riverside eta Amen gospel abestiak eta Be My Baby, It’s My Party edo The Loco-Motion bezalako hirurogeiko hamarkadako arrakasta handiak uztartzen ditu. The Shirelles, The Ronettes eta The Supremes talde mitikoen musika-unibertsoa gogora ekarriz, Christmas Show ikuskizunak ahotsen indarra, erritmoa, mugimendua eta Gabonetako magia batzen ditu, adin guztietako publikoari zuzendutako kontzertu alai, hunkigarri eta dibertigarri batean.